Itxi

telebista

''El Conquis''en 9. atala

Talde urdina, desagertzear, Daniren kanporatzearen ondoren

Tronkoalaren jokoa baliogabetu egin dute, inork ez baitu irabazterik lortu. Begok irabazi du duelua, eta Oskarrek gutxienekoa gainditu du.

  • Dani dueluan

    Dani dueluan. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Urdinek ez dute zauria ixterik lortu "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren bederatzigarren atalean. Dani txekiarrak saioa utzi du "Weaver"raren hiruko dueluan Oskarren eta Begoren aurka lehiatu ostean. Abetxukokoak ez du bukatu, baina gutxienekoa gainditu du, eta nabigatzaileak berriz erakutsi du asko balio duela hiru banderatxoak eskuratuta. Bere garaipenarekin, Begok erakutsi du kanpamentu aberatsa "Atabey lurraldea" dela.

Seletaren taldearen egoera txarra da benetan. Azken lau asteotan, urdinek lau taldekide galdu dituzte, eta desagertzear daude; sei lagun bakarrik gelditzen dira, animoz, lur jota. Kapitainak berak mina du kolpatutako saihetsean, eta oro har, taldea oso ahulduta dago kanpamendu txirotik oso txirora, batetik bestera, ibili direlako.

Gorriek eta urdinek Atabey taldea behingoz garaitzeko aukera galdu dute Tronkoala jokoan. Yohacu eta Corocote taldeek indarrak batu dituzte berdeen aurka, baina ez dute askorik lortu. Seleta eta Iker joko guztian zehar negoziatzen aritu dira, baina gorriek ez dute amore eman, kanpamendu aberatsera joan nahi zutelako bai ala bai, eta azkenean berdinduta amaitu dute. Neskak ostera, bi taldeen aurka lehiatu behar izan dira, gogor, eta agian horregatik, uztai bakarra sartu dute.

Oro har, hiru taldeak paretsu aritu dira Tronkoalaren jokoan, baina denboran asko luzatu denez, eta inork irabazi ez duenez, baliogabetu egin dute. Talde bakoitza bere kanpamendura itzuli da, dueluan lehiatuko zen taldekidea izendatzera. Jokoak baliogabetzen direnetan ohikoa izaten da neurri hau, baina ez da gorrien eta urdinen gustukoa izan. Haien ustetan, nesken mesederako izan da, jokoan atzetik geratu diren arren,  kanpamendu aberatsera itzuli direlako.

Jokoan, Dani txekiarra izan da Atabey taldearen aurka gehien saiatu dena, uztai  berdea zaintzen aritu da, eta neskek ezin izan dute menderatu. Izendatzerako garaian baina, Seletak hasiera batean Paino aukeratu badu ere, azkenean Daniri eskegi dio lepokoa. Eta erabaki horrek hautsak harrotu ditu. Aitorrek esaterako, adiskidekeriaz jokatzea aurpegiratu dio kapitainari. Hori gutxi balitz, Seletak liskarra izan du berriz ere Herrantxirekin, haren hitzetan, bergararrak jokoan ezer gutxi egin duelako. Talde urdina azkenetan egongo ote da?  

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen, EITB Nahieranen app berrian eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezke.