Itxi

telebista

Kirolak

Lekeitioko pilota jaialdia, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Txapelketako Salaberria-O. Etxebarria / Zubizarreta III-Uriondo eta Jaka-Martija / Artola-Aranguren partidak jokatuko dira bertan.

  • Binakako Txapelketako pilota partida bateko irudia

    Binakako Txapelketako 13. jardunaldia jokatuko da asteburuan. Irudia: EITB Media

Larunbatero legez, pilota emankizuna izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en 17:00etatik aurrera. Binakako Txapelketako 13. jardunaldiko bigarren jaialdia izango dugu ikusgai Lekeitiotik. 

Lehendabizi, Promozio mailako Salaberria-O. Etxebarria / Zubizarreta III-Uriondo neurketa jokatuko da eta, jarraian, lehen mailako Jaka-Martija eta Artola-Aranguren izango dira aurrez aurre. Azken norgehiagokan Dario-Tolosa eta Arteaga II-Erasun bikoteek neurtuko dituzte indarrak. 

Joseba Urkiola arduratuko da kontakizunaz, Abel Barriola eta Ane Muruamendiaraz lagun dituela.