telebista
20:00etan
Limitadua, Aramaio eta Otxandio artean, arratsaldean, "Historias a Bocados" saioan
EITB Media
1457an Elvira andreak, Aramaioko Jaunaren amak, lur eremu hau Otxandioari eman zion. Ordutik lursaila erdibideko estatus bitxi horretan mantendu da.
-
Joseba Arguiñano Mikel Agirregabiriarekin. Argazkia: EITB Media
Gaur, maiatzak 16, "Historias a Bocados" saioak Limitadua bisitatuko du. 593 hektareako lur-sail historikoa Arabako Aramaio udalerriarena da, baina Bizkaiko Otxandio herriko bizilagunek erabiltzen dute.
Mikel Agirregabiria 38 urteko ingeniari industriala izango da Joseba Arguiñanoren lehen anfitrioia, eta berak azalduko dio aurkezleari toki honen historia gatazkatsua. Mikelek mugarrietako bat erakutsiko dio Josebari, eta ondoren ehun urteko pagoa ezagutzera eramango du. Bertan, urtero irailean, mugarri guztietatik osteratxoa egin eta gero, Otxandioko herritarrek akta liburu bat sinatzen dute . Bazkaltzeko, Mikelek txorizoa eta urdaiazpikoa jarriko ditu mahai gainean.
Lorena Costasek 34 urte ditu eta bere bizitza osoa Otxandioko herrigunean eman du. Gaur egun Marintarrena auzoan gaztandegia du. Senarrarekin batera, ahuntzek ematen duten esnearekin gazta egiten du. Joseba Arguiñano iristen denean, lehenik eta behin ahuntzei ohea egingo diete, hau da, lastoa zabalduko dute ukuiluko zoruan. Ondoren, Lorenak barazkiz eta bere ahuntzen gaztarekin betetako hostorea prestatuko du.
Bukatzeko, Juan Pablo Arruabarrena ezagutuko du Arguiñanok. Otxandioko aguazilak Morgaolan duen baserriaren atarian hartuko du saioa. Bertako sukaldean Arguiñanok perretxiko risottoa eta urraburua plantxan egingo ditu, eta paisaia ikusgarri baten erdian jango dute biek. Azkenik, Limitaduan, negurako prestatzen hazteko, Josebak egurra mozten lagunduko dio Juan Pablori.
"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.