Publizitatea
Itxi

2021/06/20

10:06

telebista

20:00etan

Elorriagara bisita, Itziarren, arratsaldean, "Historias a Bocados" saioan

EITB Media

Itziarreko Elorriaga auzoan izango da Joseba Arguiñano aste honetan. Han Leire, Eva eta Isabelekin egongo da, eta Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutuko du.

  • Joseba Arguiñano eta Isabel Elorriagako bizilaguna, mahastietan

    Joseba Arguiñano eta Isabel, Elorriagako mahastietan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur, "Historias a Bocados" saioan, Elorriagara egingo du bisita Joseba Arguiñanok, Itziarren. Deba udalerrian lurralde-eremu txikiagoko toki-erakundea da Itziar, eta Elorriaga, berriz, bertako auzoa. Leire, Eva eta Isabelekin izango da Joseba, eta haien gertuko istorioak ekarriko dizkigu, gastronomiarekin lotuta.

Aste honetako lehen protagonista Leire dugu, Deba, Mutriku eta Zumaiako udalerriek osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerentea. Elgorriaga bera Geoparkeko bihotza izanik, Leireren eskutik ezagutuko nahiko du Josebak toki berezi hau, geologia, natura eta paisaia mailan gure altxorretako bat. Hala, elkarrekin txangoa egingo dute; baina, aurretik, San Sebastian baselizaren atarian, ogitartekoak prestatuko ditu sukaldariak: Berenjena pate ogitartekoak, basurde burua, tomatea, errukula eta ahuakatea. Leirek inguru horren izaera karstikoaren inguruko guztiak azalduko dizkio eta, behin kostaldean, Geoparkeko Baratzazarrak begiratokira joango dira, flyschari irekitako balkoira.

Eva, berriz, Coruñako herrixka batean jaio zen, baina gaztetan iritsi zen Euskal Herrira. Sagardotegi batean hasi zen lanean, eta orain horren kudeaketaz arduratzen da, bikotekidearekin batera. Sagardotegiaren parrilla gunean, Joseba lagun duela, olagarroa prestatuko dute, patatekin eta ilarrekin. Arguiñanok, gainera, Evaren bi astotxoak ezagutuko ditu: Sharon Stone eta Michelle Pheiffer.

Josebak Elorriagan aurkituko duen hirugarren bizilaguna ere ostalaritzan aritzen da, oraingo hau, baina, upategi batean. Isabel da bera eta senarrarekin eta seme-alabekin txakolina egiten du. Hara heldu eta berehala mahastietara eramango du Joseba, eta sasoi honetan bertan egin beharreko lana erakutsiko dio: adarrik altuenak kendu, bi edo hiru bakarrik utzita, mahats-mordoak kalitate handiagokoak izan daitezen. Oraingoan ere, olagarroa destatuko dute elkarrekin, Isabelek berak arrantzatutakoa; eta Zumaian tradizio den olagarro sopa ere probatuko du Josebak, Zumaiako den Isabelen senarrak kozinatuta.

"Historias a Bocados: Elorriaga", Joseba Arguiñanorekin, 20:00etan izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;