Itxi

telebista

Kirolak

Txirrindularitza, arrauna eta bikotekako San Fermin Torneoko finala, gaur, ETBn

EITB MEDIA

Petronor bandera, Frantziako Tourreko etapa, eta Labriten jokatuko den pilota jaialdia izango dira ikusgai. ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira denak, zuzenean.

  • Kirolak

    Kirolak. Irudia: EITB Media

Arraunak, txirrindularitzak eta pilotak osatuko dute gaurko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.

Lehen hitzordua 11:30ean izanog dugu arraunarekin. Abanto-Zierbenatik Petronor Bandera izango da ikusgai.

Gero, Frantziako Tourreko 15. etapa eskainiko da, Ceret-Andorre-La-Vieille arteko ibilbidea (14:00etan ETB4n eta 15:00etatik aurrera ETB1en).

Eta bukatzeko, 17:30ean, hiru pilota partida eskainiko dira Iruñeko Labrit pilotalekutik, tartean, bikotekako San Fermin Txapelketako finala. Lehenik, Victor-Bikuña vs Arteaga II-Aretxabaleta arituko dira aurrez aurre; ondoren, finala jokatuko dute Urrutikoetxea eta Albisuk ostiraleko partida irabazi duen bikotearen aurka; eta hirugarrenik, Dario-Erostarbe vs Larrazabal-Zabala.