telebista
Audientziak
Estropadak, "Atrápame Si Puedes Finde" lehiaketa eta Cine Éxito, liderrak asteburuan
EITB Media
ETB1eko estropaden zuzeneko emanaldiek eta ETB2ko "Atrápame Si Puedes Finde" lehiaketak eta 'El hombre que conocía el infinito' filmak euren ordu-tarteetan lidergoa lortu dute.
-
Estropadak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
Asteburu honetan, ETB1eko estropaden zuzeneko emanaldiek eta ETB2ko "Atrápame Si Puedes Finde" lehiaketak eta El hombre que conocía el infinito filmak audientziaren harrera bikaina izan dute, eta euren ordu tarteetan lidergoa eskuratu dute.
ETB1en, larunbat arratsaldeko Donostiako Banderaren emanaldia bere ordu tartean nagusi eta euskaldunen artean audientzia-buru izan da. Emakumeen Euskotren ligak % 11,5eko audientzia-zatia eta euskaldunen % 15,5eko kuota eskuratu ditu. Eusko Label ligak, ordea, % 14,5eko audientzia-zatia, euskaldunen arteko % 15,6ko kuota eta 143.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.
Bestalde, igande goizeko Petronor Banderari dagokionez, Eusko Label ligako estropaden zuzeneko emanaldiak bere ordu tartean lidergoa izan du: % 18,4ko audientzia-zatia eta euskaldunena arteko % 12,2ko kuota lortu ditu. Emakumeen estropadak, bere aldetik, % 12,3ko audientzia-zatia eta euskladunen arteko % 7,1eko kuota eskuratu ditu.
ETB2n, "Atrápame Si Puedes Finde" lehiaketak lidergoa lortu du bere ordu tartean asteburuko bi emanaldietan. Igandeko atalak % 18,0ko audientzia-zatia eta 95.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du, eta larunbatekoak % 15,4ko audientzia-zatia eta 78.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
Bestalde, ETB2k eskainitako El hombre que conocía el infinito filma larunbat gauean audientzia-buru izan da, % 11,6ko audientzia-zatiarekin. Emanaldiak gainera, 181.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.