Itxi

telebista

Kirolak

Esku pilota, saskibaloia, txirrindularitza eta zesta punta, asteburuan

EITB Media

Lau T'erdiko Txapelketa bi partida, Endesa Ligako Lointek Gernika vs IDK Gipuzkoa, Paris-Roubeaux lasterketa eta Hondarribiko Grand Slama izango ditugu ikusgai.

  • Esku pilota, saskibaloia, txirrindularitza eta zesta punta, asteburuan

    Esku pilota, saskibaloia, txirrindularitza eta zesta punta, asteburuan

Esku pilotak, saskibaloiak, txirrindularitzak eta zesta puntak osatuko dute asteburuko kirol emanaldien zerrenda ETB1en eta eitb.eus-en. 

Lau T'erdiko Txapelketako final zortzirenetako bi partidaz gozatuko dugu: Laso vs Peña II, larunbatean Donostiatik, eta Urrutikoetxea vs Victor, igandean Lekeitiotik. Bi jaialdiak 17:00etan hasiko dira (igandekoa 18:00ak arte ETB4n), eta eskuz binakako bina partidekin osatuko dira. 

Larunbat gauean, 23:00etan, Hondarribiko Gran Slameko bi zesta punta norgehiagoka eskainiko dira: Erkiaga-Etxeto / Olharan-Del Rio eta Beaskoetxea-Zabala / Hormaetxea-Manci. 

Igande goizean, 12:00etan, saskibaloia izango dugu: Endesa Ligako Lointek Gernika vs IDK Gipuzkoa derbia. 

Azkenik, 13:30etik aurrera Paris-Roubeaux txirrindularitza proba izango dugu ikusgai (albistegiak dirauen bitartean ETB4n izango da emanaldia).