Itxi

telebista

23:30ean

'Fito, 20 años y una noche' dokumentala, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

Londresko Royal Albert Hallean eskainitako kontzertu bereziarekin itxi zuen Fito & Fitipaldis taldeak 20 urteko ibilbidea ospatzeko bira berezia. Dokumentalak bai kontzertuaren zein biraren momenturik onenak bilduko ditu.

  • Fito & Fitipaldis Londreseko Royal Albert Hallen

    Fito & Fitipaldis Londreseko Royal Albert Hallen

Gaur gauean, Fito, 20 años y una noche dokumentala izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en 23:30etik aurrera. Fito & Fitipaldis taldearen 20 urteko ibilbidea ospatzeko 20 años, 20 ciudades musika biraren momenturik onenak bilduko ditu dokumentalak. Estatu osoan zehar kontzertuak ematen ari zirela, Fitok espero ez zuen deia jaso zuen: Londresko Royal Albert Hallean bira amaitzeko aukera eskaini zioten, munduko musikari handienei bakarrik erreserbatutako tokia.

Amaiera ezin hobea eman zion Londresko kontzertu horrek jendetza handiak bildu zituen 20 años, 20 ciudades birari. Datak bikoiztu eta hirukoiztu zituen hiri askotako areto handienetan, besteak beste, Barakaldoko BECen, Bartzelonako Palau Sant Jordin, Madrileko WiZink Centerrean eta Sevillako La Cartuja estadioan.

Dokumentalak Royal Albert Hallean eskainitako kontzertuaren aurreko antolakuntza lanak eta kontzertu bera ere eskainiko ditu. Halaber, Fitorekin, taldeko musikariekin eta Fito ondo ezagutzen duten musika munduko profesionalekin elkarrizketak izango dira ikusgai.

Fito, 20 años y una noche gaur izango da ikusgai, 23:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, larunbatean, 12:00etan, dokumentala ikusteko bigarren aukera izango da.