Itxi

telebista

22:30ean

Umorea eta sorpresak barra-barra, gaur, Gabonetako "Juego de Cartas" berezian

EITB Media

Oskar Lasa eta Sonia Alcalá, Julio Ibarra eta Urko Sánchez, eta Ainhoa Goikoetxea eta Luis Garay bikoteek parte hartuko dute Javi Sierraren saioan.

  • Gabonetako "Juego de Cartas" berezia. Irudia: EITB Media

    Gabonetako "Juego de Cartas" berezia. Irudia: EITB Media

Gabonetan gaude eta "Juego de Cartas" saioak, beste behin ere, hiru lagun ezagun gonbidatuko ditu garai berezi hauek ospatzeko. Oskar Lasa, Ainhoa Goikoetxea eta Julio Ibarra, bakoitzak aukeratu duen jatetxe bateko ordezkariarekin batera, buru-belarri arituko dira garaipena lortzeko.

Oskar Lasak Sonia Alcalá Tolosako Saikin 3 jatetxeko jabea aukeratu du bikotekide. Julio Ibarra Urko Sanchez Aretxabaletako Goyaran erretegiko sukaldari eta arduradunarekin elkartu da. Eta bukatzeko, lehian hirugarrenak Ainhoa Goikoetxea eta Luis Garay Barakaldoko Y 41 Bistró jatetxeko arduraduna izango dira.

"Juego de Cartas" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.