Itxi

telebista

22:30ean

Euskal baserrien jatorri eta garapena, gaur gauean "Una Historia de Vasconia" saioan

EITB Media

'El señor de los valles (Ibarretako jauna)' izeneko atalean, Alberto Santana historialariak euskal baserrien historia izango du aztergai.

  • 'El señor de los valles' (Ibarretako jauna) izenburua daraman atalaren irudia

    'El señor de los valles' (Ibarretako jauna) izenburua daraman atalaren irudia

Aditu askorentzat baserria, euskararekin batera, euskal nortasun kulturalaren funtsezko zutabeetako bat da. Gaur gaueko "Una Historia de Vasconia" saioan, baserrien jatorria eta historian zehar izandako garapena aztertuko du Alberto Santana historialariak.

Baserria ez da eraikin berezi bat bakarrik, mundu naturalarekin erlazionatu eta gizartean bizitzeko modu bat ere bada. Baserriek ahotsa ematen diete Euskal Herriko historian izan diren ahotsik gabeko emakume eta gizon gehienei, euskal gizarte tradizionalaren gorputza eta kultura osatu izan dutenei, hain zuzen ere. Astearteko saioak baserritarren topiko berrietatik eta euskal landa-bizitza baketsuaren idealizazio erromantikotik haratago, baserria mundu globalaren berrikuntzei eta eraginei irekita zegoela erakutsiko du.

El señor de los valles (Ibarretako jauna) izeneko atala, "Una Historia de Vasconia" saioan, gaur gauean 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.