Itxi

telebista

Eduki nabarenak

"Sustraia", "Hitzetik Hortzera", "Oholtzan" eta gehiago, larunbatean ETB1 eta eitb.eus-en

EITB Media

Horrez gain, "Arte[faktua]", "Teknopolis" eta "ETB Kantxa" ere eguneko edukien artean daude, besteak beste.

1:06
Eider Perez eta Amaia Castorene

"Sustraia" – 12:20etan ETB1 eta eitb.eus-en

 DENBORALDI BERRIA: Ondarroako itsas eta arrantza eskolaren inguruko erreportaia bat eskainiko dute, izan ere, berritu egin dute eta zerbitzu berriak eskaintzen dituzte, baita beraien eraikinaren barruan ere. Honekin batera, Errioxar Arabara ere hurbilduko dira, mahastien inaustea nola doan ikusteko Labraza herrian. Arantzazuko Artzai Eskolan ere izango dira, 25. urteurrena ospatzeko eta urte hauen guztien errepasoa egiteko.

  

"Arte[faktua]" – 12:50ean ETB1en eta eitb.eus-en

 Mikel Alvarez gidoigile eta zinemagilea elkarrizketatuko dute saioan. Bertan bere Euskalia (Elkar) liburuaz hitz egingo du, zeinarekin XXI. Augustin Zubikarai lehiaketako beka irabazi zuen. Denboran aurrera bidaiatzeko aukera eskainiko du, gure burua normalean kokatuta dagoen kontrako aldean ikusteaz gain.

 

"Teknopolis" – 13:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

 Aste honetan Tknikaren Urratsbat programa ezagutuko dute Bergarako Miguel Altuna eta Zumarragako UGLE lanbide heziketako eskoletan. Horrez gain, arrakastarako bidean diren bi proiektu ere: protesien arloko bat eta biodiesel-planta bat optimizatzeko beste bat Olatz Magunazelaia eta Carlos Chamorro ekintzaileen eskutik.

Ikasteko modu berezi bat ere ikusiko dute 42 Urduliz campusean; izan ere, emakumeak programaziora gerturatzeko ekimen bat dute.

 

"ETB Kantxa" – 17:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en

 Binakako bi pilota partida eskainiko dira: Binakako Promozioan Agirre-Iztueta / Dario-Erostabe izango dira norgehiagokan eta Binakako Txapelketan, berriz, Irribarria-Rezusta / Peña II-Mariezkurrena II.

 

"Hitzetik Hortzera" – 21:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

 Sukalde kontuetan murgilduko da aste honetako saioa. Izan ere, Amaia Castorene gai-jartzailearen beste lanetako edo pasioetako bat ezagutuko dute: sukaldaritza. Bertsoei dagokienez berriz, Baionako Biltxokon egindako saioa eta Iruñeko Bertsoaroko lehen jaialdiak eskainiko dira.

 

"Oholtzan: Nafarroako IX. Trikiti Jaialdia" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

 Urtarrilean Burlatan ospatutako trikiti jaialdia emitituko da gaua musikaz josteko. Alazne Untxalo eta Sarai Roblesek aurkeztuta, ikuskizunaren parte izango dira Arkaitz Mindegia eta lagunak; Baltzola, Astiasarain II eta Andonegi; Zelako Kultur Ideiaken Nor da Maurizia antzezlaneko pasarte batzuk; Aitor Huizi, Kattalin Zubizarreta eta Manex Torrealdai; Naiara eta Izarra; eta Xabi Etxaniz eta Ainara Saizar.