Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:50ean

Mikel Alvarez gidoigilea eta zinemagilea, gaur "Artefaktua" saioan

'Euskalia' (Elkar) liburuaz hitz egiteko gonbidatu dugu saiora. Denboran aurrera bidaiatzeko aukera eskainiko digu gure burua normalean kokatuta dagoen kontrako aldean ikusteaz gain.

  • Mikel Alvarez gidoigilea eta zinemagilea

    Mikel Alvarez gidoigilea eta zinemagilea

Mikel Alvarez elkarrizketatuko dugu gaur "Artefaktua" saioan 'Euskalia' (Elkar) ipuin liburuaz solastatzeko. Denboran aurrera bidaiatzeko aukera eskainiko digu gure burua normalean kokatuta dagoen kontrako aldean ikusteaz gain. Alvarezek beti izan du istorio hau gordeta atera nahian, hasiera batean, 'Euskalia', telesaila izateko pentsatuta zegoelako. 2022. urtean, idazketan estreinatu eta zientzia-fikzio generoko nobela honekin XXI. Augustin Zubikarai lehiaketako nobela beka irabazi zuen. Honetaz guztiaz mintzatzeko, Beasaingo Udaletxera gerturatuko da saioa idazlearekin.

Alvarezek Xabier Anunzibai gonbidatuko du saiora, arte urbanoa sortzen lan egiten duena. 'Euskalia', Alvarezen lagun mina izandakoa eta bere buruaz beste egin zuenari eskainita dago. Orain, Beasainen, enparantza bat dago bere omenez; Anunzibai da bertan dauden obren sortzailea.

Bestalde, Zarauzko Wasabi liburu-dendara gerturatuko gara, besteak beste, Aitzol Martiarenaren eskutik, saltegiaren sorrera, salmenta katalogoa eta manga generoaren berezitasunak ezagutzeko.

Naia Aizpurua irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Arte[zaleak] pasartean, Lezoko kaleetatik barrena ibiliko gara bertakoei literatur ohiturez eta gustuez lauzpabost galdera egiteko.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.