albistea
Audientzia oharra
'La Noche de', lider bere ordutegian
A.E.
EITB
Eguerdiko 'Teleberri' eguneko albistegirik ikusiena.
-
Felix Linares, "La Noche de..." programako aurkezlea. Argazkia: EITB
Felix Linaresek aurkezten duen 'La Noche de...' zine saioa bere ordutegian emanaldirik ikusiena izan zen atzo: %16,4ko audientzia zatia eta bataz beste 148.000 ikus-entzule izan zituen EAEn eta eragin esparruan. Zine eta zine izarren inguruko berriak ardatz dituen saioarekin 265.000 lagunek egin zuten bat uneren batean. Ondoren 'La Noche de...'k eskaini zuen filmak ere erantzun nabarmena izan zuen: %14,8ko audientzia eta 420.000ko audientzia metatua.
'Teleberri 1', lider
Bestalde, eguerdiko 'Teleberri' eguneko albistegirik ikusiena izan zen; %20,5eko audientzia zatia eta bataz beste 133.000 ikus-entzule eskuratu zituen. Halaber, 251.000 lagunek jarraitu zuten uneren batean albistegia. Eguerdian, 'Robin Food'en audientzia ere aipagarria izan zen: 124.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.
Arratsaldean, 'Ni Más Ni Menos' saioak %14,1eko audientzia zatia izan zuen eta 300.000 jarraitzailek egin zuten bat saioarekin. Veracruz filmaren eta 'Euskadi Directo' tartearen oihartzuna ere aipagarria: 142.000 eta 126.000 laguneko audientzia metatua, hurrenez hurren.
Azkenik, gaueko 'Teleberri'k %17,ko audientzia eta 262.000 laguneko audientzia metatua izan zituen.