Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Uztailak 29

'Eguzki Xuri Udako Solstizioa' ikuskizuna, larunbat honetan, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Bestalde, txirrindularitzak eta arraunak osatuko dute larunbateko kirol eskaintza.

  • Zestoako Sastarraingo harrobian grabatutako 'Eguzki Xuri Udako Solstizioa' musika-ikuskizuna

    Zestoako Sastarraingo harrobian grabatutako 'Eguzki Xuri Udako Solstizioa' musika-ikuskizuna

Kirola: txirrindularitza eta arrauna – ETB1en eta eitb.eus-en

Txirrindularitzak eta arraunak osatuko dute larunbateko kirol eskaintza. Hasteko, 14:30ean, Donostiako Klasikoa jarraitu ahal izango da zuzenean. Horren ondoren, estropaden txanda izango da: Euskotren Ligako eta Eusko Label Ligako arraunlariak izango dira lehian, Getxoko Ikurrinaren bila. Azkenik, Poloniako Tourreko lehen etaparen laburpena izango da ikusgai 21:00etan.

"Oholtzan: Eguzki Xuri Udako Solstizioa" – 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Naturarekin bat eginez, musika-ikuskizun ederraz gozatzeko ahal izango dugu aste honetan "Oholtzan" saioan. Zestoako Sastarraingo harrobian, grabatutako emanaldia da Eguzki Xuri, Juantxo Zeberio musikariak espresuki sorturiko bidaia. Bertan, Maddi Oihenart, Miren Narbaiza (Mice) eta Olaia Intziarte abeslariek hartuko dute parte. Lagun izango dituzte, halaber, hari & harpa laukotea, eta musikari laukotea, Harrobia Dantza Bertikala konpainia eta Hernaniko musika eskolako Dakapo abesbatza.