Itxi

Euskadi pregunta

'Euskadi pregunta'

Lopez: 'Ez dut aurreikusten lehendakari berriro ez izateko ideia'

Erredakzioa

PSE-EEko hautagaiak bere burua konbentzituta azaldu du euskal gizarteak Gobernu sozialistaren jarduera kontuan izango duela egungo legealdian.

  • Patxi Lopez PSE-EEko lehendakarigaia, 'Euskadi pregunta' saioan.

    Patxi Lopez PSE-EEko lehendakarigaia, 'Euskadi pregunta' saioan. EITB

Patxi Lopez PSE-EEko lehendakarigaiak ez du uste EAEko hauteskunde autonomikoak galduko dituztenik, konbentzituta baitago gizarteak babesa emango diola azken hiru urte eta erdi hauetan Jaurlaritzak egindako lanari.

"Gizarteak gobernu sozialistaren lau urte hauen balioa agerian jarriko du", esan du Lopezek "Euskadi Pregunta" saioan. Bere esanetan, alderdi sozialistak ez du emaitza txarrik izango.

30 hiritarren galderei erantzunez, Lopezek PPri egotzi dio 2009an sinatutako gobernu itunaren hausturaren ardura.

Lehendakarigai sozialistaren ustez, PPk "Rajoyren murrizketak defendatzea nahiago izan du autogobernua defendatzea baino".

Bi alderdien arteko itunaren onurak aldarrikatu ditu ordea lehendakarigaiak, "terrorismoaren drama" amaitzen lagundu duelako, "normaltasuna" itzuli delako euskal gizartera eta "herri honetan EAJ-k bakarrik agindu zezakeen mitoarekin amaitu delako".