albistea
Larunbatean
Amorebieta-Alaves eta Bera Bera-Danubius Galati, zuzenean
A.A.
EITB
Futbola ETB-1en eta eitb.com-en izango da ikusgai 17:00etatik aurrera eta eskubaloia ETBKn 17:30ean.
-
Deportivo Alaves
Zuzeneko bi kirol emanaldi osatuko ditu Euskal Telebistak larunbatean. Hasteko, 17:00etan, Bigarren B Mailako Amorebieta-Alaves neurketa eskainiko dute ETB-1ek eta eitb.com-ek, Xabier Andueza, Juanan Larrañaga eta Joseba Urkiolaren kontakizunarekin.
17:30ean, berriz, emakumezko eskubaloi partida izango da ikusgai ETBKn: Bera Berak Danubius Galati talde errumaniarraren aurka jokatuko duen Errekopako kanporaketa. Iñigo Aiestaranek eta Jose Inazio Altubek egingo dute kontaketa.
Pilotari arreta berezia ETBKn
19:30ean, Barandika-Mandagaran / Aimar-Lekerika bezperan Gernikan jokatutako zesta partidaren berri emango dute Iñigo Aiestaranek eta Jabier Arkarazok.
20:30an, Urrizak eta San Miguelek, Uterga, Juaristi eta Ionen aurka jokatutako erremonte norgehiagokaren ingurukoak ekarriko dituzte Iñigo Aiestaranek eta Iñaki Agirrezabala Matxinek.
22:30ean, Iruñan Oinatz Bengoetxeak eta Iker Arretxek jokatutako lau t'erdiko txapelketako final laurdenetako ligaxkako azken partidan gertatutakoa kontatuko dute Juanan Legorburuk eta Koldo Aldalurrek.
Realaren laburpena ETB-1en
20:50ean eta 23:50ean 'Gaur Egun Kirolak' tartea zabalduko dute, Txemi Galarragak aurkeztuta, futbol jardunaldiaren errepasoa egiteko. Bigarren saioan, arreta berezia eskainiko diote Realak Malagaren aurka La Rosaledan jokatuko duen partidari.