Arte[faktua]
Literatura
Aingeru Epaltzari elkarrizketa, 15:00etan, 'Arte[faktua]' saioan
EITB
Gainera, Harkaitz Cano, Uxue Alberdi eta Yoseba Peña idazleen literatura gomendioak ezagutuko ditugu.
Aingeru Epaltza idazle, itzultzaile eta kazetari iruindarra izango da aste honetako 'Arte[faktua]' saioko gonbidatu nagusia. Nafarroako Errege Artxibo Nagusian egingo diote elkarrizketa, eta bere azken lana den Mendi-joak ipuin liburua eta beste hainbat kontu izango dituzte hizpide. Horren gonbidatua Mikel Taberna idazle eta itzultzaile beratarra izango da.
Epaltzaren Mendi-joak liburua hamar istorioz osatuta dago. Guztiak mendian kokatzen dira, baina mendia aitzakia besterik ez da idazlearekin giza izaerari eta harremanei buruz jarduteko. Bizkarrean motxila eramatea bizitzaren beraren metafora dela dio.
Aingeru Epaltzak 58 urte ditu. 30 urterekin jaso zuen Rikardo Arregi saria, Baloraziozko Kazetaritza atalean. Tigre ehizan eleberri laburrarekin, Euskadi literatura saria eskuratu zuen 1997an, eta bi urte geroago, Joseba Jaka bekari esker, Rock’n’roll lana plazaratu zuen. Urte horietan, Nafarroako Gobernuaren Kontseiluko ordezkaria izan zen. Egun, itzultzaile lanetan dabil.
Programan, halaber, Harkaitz Cano, Uxue Alberdi eta Yoseba Peña idazleen literatur gustuen berri jakingo dute eta irakurle zein liburu-denden gomendioak jasoko dituzte.
Booktouberraren atalean, Idoia Aginagaldek bere booktoubea erakutsiko du. Nobedadeek eta Pitxiek osatuko dute saioa.
'Arte[faktua]' gaur izango da ikusgai, 15:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en.