Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:55ean

Oier Guillan idazle, kazetari eta antzerkigilea, gaur, "Arte[faktua]"n

EiTB

Idoia Beratarbide artista plastikoa eta Metrokoadroka kolektiboko kidea ere hartuko du Yolanda Mendiolak aurkeztutako saioak.

  • Oier Guillan "Arte[faktua]" saioan

    Oier Guillan "Arte[faktua]" saioan. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Oier Guillan idazle, kazetari eta antzerkigilea izango dute aste honetako "Arte[faktua]" saioan. VHS izeneko lana argitaratu du Susaren eskutik, antzerkitik, saiakeratik eta eleberritik duena. Ikerketa emozional bat medio, artista baten formazio urteak eta hausnarketak dakartza kontakizunak. Hainbat kultura-adierazpenetatik aritzen da Guillan. Ganbila bildumako koordinatzailea eta Metrokoadroka sormen laborategiko kide da egun. Bizitoki duen Oiartzunen izango dira berarekin.

Idoia Beratarbide artista plastikoa gehituko da elkarrizketara. Metrokoadroka kolektiboko kidea da hau ere eta Mikelazuloko erakusketa batean ezagutu zuten elkar. Txunditu egin zuen Guillan Beratarbideren obrak. Ordutik, Guillanen liburu guztietako azalen egilea da Beratarbide.

Aste honetan, Donostiako Lagun liburu dendan izango dira, Elena Recalde, dendako egungo arduradunarekin. Honek, negozioaren sorreraz, bilakaeraz edota honen berezitasunez hitz egingo du.

Bestalde, Gotzon Urrizolak, Altsasuko Gurasoak, bere liburu kutunen berri emango du larunbat honetako Apalategian.

Horretaz gain, Aiuri Ezkerra, Denis Errasti eta Eire Salegi Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako antzerki taldeko kideek, booktube bat eskainiko digute.

Hau guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera, "Arte[faktua]" saioan, gaur, 12:55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.