Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

13:00etan

Julen Belamuno idazlea gonbidatu, gaur, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

'Hotz industriala' izeneko ipuin liburuaz arituko da Yolanda Mendiolarekin.

  • Julen Belamunoren 'Hotz industriala'

    Julen Belamunoren 'Hotz industriala'. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Julen Belamuno idazle azpeitiarra izango da aste honetako "Arte[faktua]" saioan protagonista. Hotz industriala izeneko ipuin liburua kaleratu du, Susa argitaletxearen eskutik. Pertsonaien inguruan eraikitako bost narraziok osatzen dute lana, eta identitatearen eta izenaren arazoa "bestetu nahia" da guztiak lotzen dituen harietako bat. Gasteizko Aldayeta klub nautikoan egingo du bat Yolanda Mendiolarekin.

Ondoren, Mari Jose Telletxea oiartzuarra batuko da Mendiola eta Belamunoren arteko solasaldira. Fakultatean elkar ezagutu zutenik adiskideak dira. Azpeitiarraren hitzetan, oso ondo ezagutzen du Telletxeak bere obra, eta horrexegatik gonbidatu du. Julenen argitaratze prozesuaz hitz egingo dute, besteak beste.

Aste honetan, Oiartzunen bizi den Ainara Gomez bilbotarrak, bere hiriaren inguruan diharduen liburu bat gomendatuko digu: Hektor Ortegaren Gomuta.

Bestalde, Arte egilea tartean, Jasone Osoro zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izango dugu: Zein ote da inspiratzen duen emakumea? Eta, gehien maite duen adjektiboa?

Horretaz gain, Joseba Elorza Getariako kaleetan barna ibiliko da irakurketaren inguruko galdera sorta batekin: Zein da beldurtzen zintuen ipuina?; Irakurtzeko, mendia ala hondartza?

Hau guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera, 13:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.