Arte[faktua]
11:20ean
Aritz Galarraga gonbidatu, gaur, "Arte[faktua]" saioan
EITB Media
Pamiela etxearekin argitaratu duen 'Gogoan dut' azken lanaz mintzatuko da Yolanda Mendiolarekin.
-
Aritz Galarraga idazlea gonbidatu "Arte[faktua]" saioan. EITB Media
Aritz Galarraga izango da "Arte[faktua]" saioko aste honetako gonbidatu nagusia. Gogoan dut da bere azken lana, Pamiela etxearekin kaleratu duena. Memoria ariketa bat da, paragrafo laburrez sortua eta guztiak formula berbera erabiliz hasten dituena: "Gogoan dut…" Irungo Carlos Blanco Aguinaga liburutegian elkartuko dira Galarraga eta Yolanda Mendiola.
Ibon RG musikaria batuko da beste bien arteko solasaldira. Galarraga eta RG elkarrekin ibili dira Gogoan dut liburuaren aurkezpen musikatuak egiten; izan ere, idazleak musikariaren aipamen berezia dakar bere azken 'artefaktu' horretan.
Saioko atalei dagokienez, Maria Erostarbe irakurle zumarragarrak Miren Amurizaren Basa liburua gomendatuko digu. Bestalde, Gaizka Zabarte 'arte egilea' zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izango dugu: "Zerk inspiratzen zaitu?"
Eta amaitzeko, La Salle San Luis ikastetxeko Aritz Lersundik Maitasuna zailegia da liburuaren inguruko booktubea eskainiko du.
Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, gaur, 11:20ean, ETB1en eta eitb.eus-en.