Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:50ean

Juanjo Olasagarreren 'Mamu eratortzeko moduak' eleberria, gaur "Artefaktua" saioan

Euskal gatazka modu originalean landu du idazle arbizuarrak bere laugarren nobelan. Izan ere, ETAk hildako emakume gazte bat da protagonista, Itziar Amezaga; hilik dagoela ez dakien mamua.

1:25
Juanjo Olasagarre

Juanjo Olasagarre idazle arbizuarra izango da gaurko gonbidatu nagusia "Artefaktua" saioan. Mamu eratortzeko moduak (Elkar) eleberria argitaratu du non euskal gatazka modu originalean landu duen. Izan ere, hilik dagoela ez dakien mamua izan du ardatz Olasagarrek gatazka armatuaren osteko gizartea irudikatzeko. Egileak 2020ko Joseba Jaka beka irabazi zuen eleberria idazteko. Honetaz guztiaz berba egiteko, Bilboko Begoñako basilikan elkartuko da saioa idazlearekin.

Mikel Ayerbe gonbidatuko du Olasagarrek saiora. EHUko irakaslea eta literatura kritikaria den aldetik, Ayerbek nobelaren inguruan duen iritzia plazaratuko du, baita eleberriak planteatzen duen edukiaz hausnartu ere.

Arte saltzaileak atalean, Bilboko Louise Michel liburu dendara hurbilduko gara bertako langilea den Enekorekin lekuaren eta dendaren karietara hitz egiteko.

Gema Elorriaga irakurlearen eskutik ailegatuko da aste honetako literatura gomendioa.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, gaur, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.