Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Niko Etxart abeslaria, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gainera, Realak eta Athleticek jokatuko duten Kopako finala hartuko dute hizpide.

  • Niko Etxart abeslaria "Gure Kasa" saioko platoan

    Niko Etxart abeslaria "Gure Kasa"ko platoan. Irudia: EITB Media

Egun gutxi batzuk falta dira Realak eta Athleticek jokatu behar duten Kopako finalerako. Gaurko "Biba Zuek!" saioaren solasaldira bi taldeetako jarraitzaileak gonbidatu dituzte. Nola daude? Urduri? Lasai? Non eta norekin ikusiko dute? Zein izango da emaitza? Bi aldeetako bideoak eta zuzeneko mezuak jasoko dituzte. Batak zein besteak jaso, baina, argi dago Errege Kopa zer izango den: Geurea bai edo bai!

Bigarren orduko gonbidatua Niko Etxart euskal abeslaria da. Altzürükün jaio zen, haurtzaroa Parisen pasatu zuen, eta 21 urte zituelarik itzuli zen Zuberoara. Rock-and-roll motako musika egin du nagusiki, nahiz eta kanta herrikoiengatik ere ezaguna den. Zuzenean joko du saioan Maddalen Arzallusek lagunduta.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik 20:00etara bitartean, ETB1en eta eitb.eus-en.