cerrar buscador

Errege Kopa

Jarraipen berezia

ERREGE KOPA

Honela kontatu dizugu Real Madril-Osasuna Kopako finala

EITB KIROLAK

- Rodrygo Real Madrileko aurrelariak egin ditu talde zuriari eman dioten bi golak, 2. eta 70. minutuetan.

- Lucas Torrok, 57. minutuan, gol ikusgarria egin du, eta behin behineko 1-1ekoa jarri. Cartujan izan diren Osasunako 24.000 zaleen pozak eztanda egin du, une horretan.

- Osasunak partida oso ona egin du, eta azken segundora arte borrokatu du Kopa irabazteko aukera izaten jarraitzeko.

Kontaketa osorik ikusi>>>>

KOPAKO FINALA

Futbola

1901etik 2023ra

1 / 30 Hurrengoa
Tardienta-Zirauki eta Turegano-Santurtzi, Errege Kopako atariko kanporaketan, urriaren 11n edo 12an

Tardienta-Zirauki eta Turegano-Santurtzi, Errege Kopako atariko kanporaketan, urriaren 11n edo 12an

Ziraukik eta Santurtzik, aurkariak gailenduz gero, EA Sports Ligako talde baten aurka jokatuko lukete, 2023-24 denboraldiko Errege Kopako aurreneko kanporaketan. Tardienta Aragoiko Lehentasunezko Mailan lehiatzen da, eta Turegano, ordea, Gaztela eta Leongo Lehentasunezkoan.
Zale gorritxoek Iruñeko kaleak koloreztatu dituzte

Zale gorritxoek Iruñeko kaleak koloreztatu dituzte

Zale gorritxek Udaletxe Plaza bete dute Osasunari harrera egiteko. Taldea udaletxera gerturatu da hiri guztiko errekonozimendua jasotzera.

Gaur egingo diete harrera Osasunako jokalariei, Iruñean

Gaur egingo diete harrera Osasunako jokalariei, Iruñean

Udalak eta Foru Gobernuak Osasunako zuzendaritzako eta taldeko ordezkariak hartuko dituzte astelehen honetan, Sevillatik itzulita, Errege Kopan txapeldunorde geratu ostean.
EITB Mediako lantaldearen balorazioa Sevillako Kopako finalean egindako lanaren inguruan

EITB Mediako lantaldearen balorazioa Sevillako Kopako finalean egindako lanaren inguruan

EITB Mediak jarraipen berezia egin zion Osasunak Real Madrilen aurka jokatutako futboleko Errege Kopako finalari. Gure kazetariek Sevillan bizitakoari buruz hitz egin dute.

Osasunako jokalariak Iruñera iritsi dira

Osasunako jokalariak Iruñera iritsi dira

Osasunako jokalariak bueltan dira jada Iruñan, bart Errege Kopako finala jokatu ondoren. Bihar, maiatzak 8, egingo diote harrera.

Enrique Martin Monreal: ''Pozik goaz, baina triste ere bai''

Enrique Martin Monreal: ''Pozik goaz, baina triste ere bai''

(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Osasunako entrenatzaile eta jokalari ohiak talde gorritxoak egindako lana azpimarratu du.

Real Madrilek eta Osasunak jokatutako Errege Kopako finaleko laburpena eta golak

Real Madrilek 2023ko Errege Kopa irabazi du Osasunari Sevillan jokatutako finalean 2 eta 1 gailenduta.

Futboleko Errege Kopako palmaresa

Futboleko Errege Kopako palmaresa

Bartzelona da txapelketa gehien dituena 31 garaikurrekin. Euskal taldeei dagokienez, Athleticek 24 ditu, Real Unionek 4, Realak 3 eta Getxoko Arenasek 1.
Osasunaren zaleak, triste baina bere taldeaz oso harro

Osasunaren zaleak, triste baina bere taldeaz oso harro

Cartuja Estadiotik ateratzean, Osasunaren zaleak oso harro agertu dira euren taldeak Errege Kopan egin duen lanarengatik, nahiz eta finalean Real Madrilen aurka 2-1 galdu.

Jagoba Arrasate: ''Batez ere, pena utzi dit finalak, gure zaleek Kopa hau merezi zutelako''

Jagoba Arrasate: ''Batez ere, pena utzi dit finalak, gure zaleek Kopa hau merezi zutelako''

Osasunako entrenatzaileak, finala amaituta, adierazi du talde gorritxoaren jokalariek "partida eta Kopa itzela" egin dutela. Deitoratu egin du Real Madrilen bigarren gola, kontuan izanik noiz eta nola jazo den, eta Jon Moncayilaren lana nabarmendu du.

Real Madrilen aurkako Kopako finala berdindu duen Lucas Torroren gol ederra

Real Madrilen aurkako Kopako finala berdindu duen Lucas Torroren gol ederra

Lucas Torrok gol ikusgarria sartu du Real Madrilen aurkako Kopako finaleko bigarren zatian, Partida berdintzeko eta gorritxoei itxaropena emateko balio izan du zenbait minutuz.

Sustoa Gaztelu plazan, pantaila bat erorita

Sustoa Gaztelu plazan, pantaila bat erorita

Partida hasi eta berehala, Osasuna jokatzen ari zen finala ikusteko Gaztelu Plazan jarritako lau pantailetako bat lurrera erori da, nahasmena eraginez bertan zeudenen artean. Beste pantaila bat ere itzali egin da.

Osasuna Koparik gabe geratu da Real Madrilen aurkako finala galdu ondoren (2-1)

Osasuna Koparik gabe geratu da Real Madrilen aurkako finala galdu ondoren (2-1)

Gorritxoek Rodrygoren gol bat jaso dute partida hasi eta berehala, eta Torroren golarekin markagailua berdindu arren, brasildarra izan da berriz ere borreroa, azken 2-1ekoa sartu baitu.
Milaka zale kalejira erraldoian joan dira Cartujara, Sevillan, finalerako

Milaka zale kalejira erraldoian joan dira Cartujara, Sevillan, finalerako

Talde gorritxoaren Fan Zonea itxita, Osasunako hainbat eta hainbat zale elkarrekin abiatu dira futbol zelaira; egin duten kalejira historikoa izan da.

Horrela iritsi da Osasunaren autobusa Cartujara

Horrela iritsi da Osasunaren autobusa Cartujara

Osasunaren autobusa zale gorritxoz inguratuta iritsi da, eta bertan ziren jokalariak jarraitzaile nafarren animoak jaso dituzte, Kopako finalean Real Madrili aurre egin aurretik.

Giro ezin hobea Osasunaren Fan Zonean, estadiora joan aurretik

Giro ezin hobea Osasunaren Fan Zonean, estadiora joan aurretik

Sevilla gorriz esnatu da larunbat honetan Osasunako zaleekin. Finala hasi baino ordu batzuk lehenago, jai giroak talde gorritxoaren Fan Zonea bustitzen du, bere taldea animatuz.

Juan Martinez de Irujo realzalea da, baina Osasunaren elastikoa jantzi du finalaren egunean

Juan Martinez de Irujo realzalea da, baina Osasunaren elastikoa jantzi du finalaren egunean

Finalaren eguneko arratsaldean, jende asko bildu da Labriten, eta giro bikaina izan da pilotalekuan, jaialdiaz gozatzeko; Juan Martinez de Irujo Iberokoa da, David Garcia Osasunako kapitainaren herrikidea, eta realzale sutsua da, baina Osasunarentzako eguna da gaurkoa.

Luzapenean edo penaltietan irabaztea, pronostikorik hedatuena osasunazaleen artean

Luzapenean edo penaltietan irabaztea, pronostikorik hedatuena osasunazaleen artean

Sevillara joandako zale gehienak itxaropentsu daude Real Madrili kopako finala irabazteko aukerarekin. Hori bai, luzapenean edo penaltietan erabakiko den partida oso gogorra aurreikusten dute.

EH Bilduren logoa estali dute Osasunaren aldeko karteletan, Sevillan

EH Bilduren logoa estali dute Osasunaren aldeko karteletan, Sevillan

Andaluziako Gobernuak panelen zati bat estali du, eta, beraz, orain "Aupa Osasuna" leloa baino ez da geratzen agerian; alderdi politikoaren izenik, ikurrinarik eta Nafarroako banderarik gabe.
Hondurasko bi Real Madril zale, gozatzen Osasunako jarraitzaileak Sevillan jartzen ari diren giroarekin

Hondurasko bi Real Madril zale, gozatzen Osasunako jarraitzaileak Sevillan jartzen ari diren giroarekin

Hondurasetik Kopako finalera joan diren Real Madrileko bi jarraitzaile gozatzen ari dira zale gorritxoak Sevillan jartzen ari diren giro bikainaz, eta horietako batek erabaki du Osasuna animatuko duela finalean zehar.

Osasunaren 103 urteko historia, 3.000 kromo baino gehiagotan bilduta

Osasunaren 103 urteko historia, 3.000 kromo baino gehiagotan bilduta

Jesus eta Mateo Garcia aita-semeek altxor bat dute: Osasunaren 103 urteko historian kaleratu diren futbol kromoen bilduma egiten dute. 3.000tik gora dituzte.

Sevillan dauden hainbat turista: ''David eta Goliat bezalakoak dira; Osasunak irabazi behar du!''

Sevillan dauden hainbat turista: ''David eta Goliat bezalakoak dira; Osasunak irabazi behar du!''

Sevillan, Nafarroatik joandako milaka zaleez gain, turista asko dabiltza, atzerritik iritsitakoak. Batzuek ez zekiten Kopako finala gaurkoan jokatuko zutela, baina beste batzuk jakinaren gainean zeuden.

Giro ederra Osasunaren zaleak biltzen dituen gunean

Giro ederra Osasunaren zaleak biltzen dituen gunean

Zale gorritxoek gustura eta jai giroan bizi dituzte Real Madrilen aurkako finalaren atariko orduak.

Berriatuko herria, Jagoba Arrasaterekin

Berriatuko herria, Jagoba Arrasaterekin

Entrenatzaile bizkaitarraren sorterriko bizilagunek kamiseta gorria jantzi eta Osasunaren alde egingo dute gaur, Real Madrilen aurkako Kopako finalean.

Sevillan bizi den nafarra: ''Partida hasteko desiatzen nago, ea irabazten dugun!''

Sevillan bizi den nafarra: ''Partida hasteko desiatzen nago, ea irabazten dugun!''

Nacho Anso nafarra Sevillako hotel entzutetsu bateko zuzendaria da, Real Madrilek finalaren atariko orduak pasatuko dituen hotelarena, hain zuzen. Nacho gorritxoen zale sutsua da, eta argi du nork nahi duen Kopa irabaztea.

Osasuna zaleak etengabe ari dira Sevillara iristen

Osasuna zaleak etengabe ari dira Sevillara iristen

Azken oruetan, zale gehiago abiatu dira Sevillara trenez eta hegazkinez, Real Madrilen aurkako finalaz disfrutatzeko asmoz.

Osasunazaleak, non eta Tokion!

Osasunazaleak, non eta Tokion!

Japoniako gorritxoen bideoa birala bihurtu da. Iruñea ere bitxikeriaz beteta dago finalaren aurreko une hauetan.

Marea gorritxoa, Sevillan nagusi

Marea gorritxoa, Sevillan nagusi

Iruñean eta Nafarroan dena ematen ari dira larunbateko finalean Osasuna animatzeko. 24.000 zale gorritxo izango dira orotara Andaluziako hiriburuan.
Gorritxoek Sevillako Santa Cruz auzoa hartu dute

Gorritxoek Sevillako Santa Cruz auzoa hartu dute

Osasuna zaleen kolore gorriak, Sevillako hirigune historikoko kaleak apaintzen ditu dagoeneko. Bihar Cartujan jokatuko den finalaz gozatzeko espero diren 24.000 zale nafarren artean lehenak dira hauek.

Bezperako ilusioarekin eta gogoarekin daude Sevillara joan ez diren zale gorritxoak ere

Bezperako ilusioarekin eta gogoarekin daude Sevillara joan ez diren zale gorritxoak ere

Egun handia izango da biharkoa eta dena prest daukate zaleek. Partida zaila izango den arren, aurrera aterako dutela uste dute.

Maria Chivitek animoak bidali dizkie gorritxoei Sevillatik

Maria Chivitek animoak bidali dizkie gorritxoei Sevillatik

Maria Chivite Nafarroako presidentea Sevillan da Osasunak Real Madrilen aurka jokatuko duen Errege Kopako finalerako. Hortik, animo mezu bat bidali nahi izan die taldeari eta zaleei (eitb.eus-i esklusiban egindako adierazpenak gaztelaniaz).

Osasunak historia egin nahi du Cartujan, bere lehen Kopa irabaziz

Osasunak historia egin nahi du Cartujan, bere lehen Kopa irabaziz

22.000 zalek baino gehiagok bultzatuko dute, Sevillako futbol zelaian, Nafarroako taldea; larunbatean, Jagoba Arrasateren gizonek Osasunaren bigarren finala jokatuko dute, Real Madrilen aurka, eta entrenatzaileak "euren onena" eman dezatela eskatu die. EITBk zuzenean emango du.
Osasunaren zaleak Sevillako kaleak alaitzen ari dira euren kantuekin

Osasunaren zaleak Sevillako kaleak alaitzen ari dira euren kantuekin

Osasunako zaleak Sevillako kaleak kantuz eta txantxaz betetzen ari dira Kopako finala jokatzeko bezperan.

Jagoba Arrasate: ''Irabazteko aukera bakarra gauzak ondo egitea eta zaleak gurekin izatea da''

Jagoba Arrasate: ''Irabazteko aukera bakarra gauzak ondo egitea eta zaleak gurekin izatea da''

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak adierazi du "lasai" daudela "naturaltasunez" daramaten Errege Kopako finalaren aurrean. "Bertsiorik onena" eskatu die bere jokalariei.

Osasunako zaleek Sevilla hartu dute

Osasunako zaleek Sevilla hartu dute

Osasuna zaleen kolore gorriak, Sevillako hirigune historikoko kaleak apaintzen ditu dagoeneko. Bihar Cartujan jokatuko den finalaz gozatzeko espero diren 24.000 zale nafarren artean lehenak dira hauek.

Egoitz Telletxea, gorritxoa: ''Ia desagertu egin ginen, eta hori gogorra da. Baina begira orain non gauden''

Egoitz Telletxea, gorritxoa: ''Ia desagertu egin ginen, eta hori gogorra da. Baina begira orain non gauden''

Bortzirietako Gorriak peñako presidentea izan da gurekin: Egoitz Telletxea. Ez du Sevillara joateko aukerarik izan, baina peñan ikusiko dute finala; etxean eta giro oso goxoan.

2023ko Kopako finala: Real Madril-Osasuna

2023ko Kopako finala: Real Madril-Osasuna

Osasunak, Cartujan, Euskal Herritik iritsitako 20.000 zalek baino gehiagok bultzatuta, bere historiako bigarren Kopako finala jokatuko du, Real Madrilen aurka; gorritxoak, Sevillan, Kopako lehen titulua irabazten ahaleginduko dira.

Osasunaren zale batzuek Sevillako hotelean jaso dute taldea: ''Ilusioan, inork ez gaitu menderatuko''

Osasunaren zale batzuek Sevillako hotelean jaso dute taldea: ''Ilusioan, inork ez gaitu menderatuko''

Osasuna Andaluziako hiriburuan da, eta Osasunako zale batzuek ongietorria eman diote taldeari, bertan; baikor azaldu dira, finala hizpide.

Oier Sanjurjo: ''Osasunak maila ederra erakutsi du, talde sendoak kanporatuz''

Oier Sanjurjo: ''Osasunak maila ederra erakutsi du, talde sendoak kanporatuz''

Oier Sanjurjo Osasunako jokalari ohiak elkarrizketa eskaini digu Zipretik, bertan ari baita jokatzen. Taldearen zale guztientzako momentu berezia dela dio, noizean behin baino gertatzen ez baitira.

Sevillako zaleak Osasunaren alde daude; Betisekoak, aldiz, Real Madrilen alde

Sevillako zaleak Osasunaren alde daude; Betisekoak, aldiz, Real Madrilen alde

EITBk inkesta egin du, Sevillako kaleetan, jakiteko bertako zaleek noren alde egiten duten, Osasunaren ala Real Madrilen alde. Ikusi dugunez, Sevilla taldeko zaleek Osasunak irabaztea nahiago dute.

1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena