Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Iker Galarza aktorea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Saioaren lehen orduan, berriz, larrialdi klimatikoaren inguruan arituko dira eta, horretarako, "Kilometro zero" kontzeptua landuko dute. Hain zuzen ere, larrialdi klimatikoaren kontra komunikazio kanpaina berezi bat ari da egiten EITB, #EKIN_klima lelopean.

  • Iker Galarza aktorea "Beti Mugan" telesailean

    Iker Galarza aktorea "Beti Mugan" telesailean. Argazkia: EITB Media

Gaurko "Biba Zuek!" saioan Iker Galartza aktorea elkarrizketatuko dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak. Ibilbide luze eta oparoa duen euskal aktore eta gidoilariak Gure Zirkuaren azken berriak ekarriko ditu platora, momentu honetan Goierrin baitaude. Gainera, Zuhaitz Gurrutxagarekin batera Lehendakarigaia lana ari da prestatzen. EITBn estreinatuko den "Irabazi Arte" telesailean ere parte hartu du, eta hori ere izango dute hizketarako aitzakia. Jon Garatek, nola ez, Ikerren irudi bereziak eramango ditu platora, EITBko artxiboa astindu ondoren.

Saioaren lehen orduan, berriz, larrialdi klimatikoari buruz arituko dira. Horretarako "Kilometro zero" kontzeptua landuko dute eta mota guztietako testigantzak bilduko dituzte, euren esperientzia kontatzeko. Hain zuzen ere, larrialdi klimatikoaren kontra ekitera deitu du EITBk euskal gizartea eta, #EKIN_klima lelopean, komunikazio kanpaina berezi bat ari da egiten.

#EKIN_klima

#EKIN_klima

Antton Telleriak Anttonews atala ekarriko du, eta Aritz Ganboarekin Goierrira egingo dute bisita. Azkenik, Jon Artano ere saioan izango da, EH!rasmus atalarekin.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.