Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Ander Gonzalez sukaldaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

ETB2ko "A Bocados" saioko aurkezlea gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Lehen orduan, berriz, ludopatia izango dute aztergai.

  • Ander Gonzalez sukaldari eta "A Bocados" saioko aurkezlea

    Ander Gonzalez sukaldari eta "A Bocados" saioko aurkezlea. Argazkia: EITB Media

Gaurko "Biba Zuek!" saioan, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak Ander Gonzalez elkarrizketatuko dute, Astelena jatetxeko sukaldaria, ETB2ko "A Bocados" saioko aurkezlea, eta beste hainbat proiektutan buru-belarri dabilena. 

Lehen orduan, ludopatiari buruz hitz egingo dute. Horretarako, jokoaren mendera erori ziren bi gazteren testigantzak izango dituzte. 

Bestalde, Maitane Ormazabal, Marta Elvira, Jon Garate eta Aritz Ganboa kolaboratzaileek parte hartuko dute saioan. 

"Biba Zuek!" zuzenean eskaintzen da ETB1en eta eitb.eus-en, 18:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.