Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Estitxu Pinatxo abeslaria, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, larrialdi klimatikoari buruz hitz egingo dute.

  • Estitxu Pinatxo abeslaria.

    Estitxu Pinatxo abeslaria.

Ostiral honetako "Biba Zuek!" saioan, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak Estitxu Pinatxo abeslaria elkarrizketatuko dute. Hainbat proiektu izan ditu esku artean bere ibilbidean zehar: Damba musika taldea eta Damba beltzak ikuskizuna, besteak beste. 2019an bere lehen bakarkako lana argitaratu zuen, Haize gorri batek, eta oraingoan bere azken diskoa aurkeztera hurbilduko da saiora, Isilik daude harriak.

Lehen orduan, larrialdi klimatikoari buruz hitz egingo dute bi aditurekin. Bakoitzak bere jakintzatik, aldaketa klimatikoaren egoera zein den, eta hau hobetzeko eman beharreko pausuak zeintzuk diren azalduko dute. Bidelagun gisa Amaia Agirre bertsolaria izango dute.

"Biba Zuek!" gaur gauean izango da ikusgai 18:00etatik ETB1en eta eitb.eus-en.