Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Amak taldea, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

2019an abian jarri zuten proiektuaren errepasoa egingo dute Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solanorekin. Lehen orduan, asteburu honetan jokatuko den Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia izango dute mintzagai nagusi.

  • Amak taldea

    Amak taldea. Argazkia: EITB Media

Amak taldeko lau kideak, Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano, hartuko dituzte gonbidatu gaurko "Biba Zuek!" saioan. Euren ibilbideaz mintzatuko dira eta ikuskizun txiki bat ere eskainiko dute. 

Saioaren lehen orduan, aurten 50 urte beteko dituen Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia izango dute hizpide. Pablo Cazalis, probaren antolatzaileak, asteburuan jokatuko den probaren nondik norakoak emango ditu.

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.