EH Zuzenean
23:40an, ETB1en
'Korrika 2015' berezia, gaur gauean, Nerea Aliasen eskutik
A.E.
EiTB
'Euskal Herria Zuzenean' saioko erreportariak amaitu berri den Korrikan bizitakoa laburbilduko du saioak.
-
Nerea Alias
Gaur, 23:40an, 'Korrika 2015' ordubeteko saio berezia eskainiko du ETB1ek Korrikaren inguruan. 'Euskal Herria Zuzenean' saioko Nerea Alias erreportariak lasterketa gertu-gertutik jarraitu du egunero, 24 orduz, bere furgonetan.
Martxoaren 19an hasi zen Korrika Urepelen (Nafarroa Beherea) eta 2.200 kilometro egin ditu, martxoaren 29an Bilbora iritsi zen arte. Euskal Herrian barrena alderik alde ibili den inoizko Korrikarik jendetsuenean bizitakoa eta hainbat udalerritan ikusi eta bildutakoa eskainiko du Nerea Aliasek berezi honetan.