Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Gaur gauean

Ainara LeGardonek 'Evey Minute' diskoa aurkeztuko du 'EiTB Kultura'n

A.H.

EITB

Horrez gain, Roberto Mosok Libe abeslariaren eta konpositorearen lana aurkeztuko du, bere asteroko proposamen musikalean.

Ainara LeGardon artista bilbotarrak bere ibilbidea errepasatuko du gaue gaueko 'EiTB Kultura' saioan. Every Minute, bere bosgarren diskoa, kaleratu berri du. 'Su motelean landutako lana' da, eta egin dituen guztien artean pertsonalena.

Hamar urte baino gehiago daramatza Ainara LeGardonek bere lana 'autokudeatzen', diskoetxeekin harremanik izan gabe, eta hainbat proiektutan sartuta dago. Abeslari eta konpositorea da, eta, horrez gain, inprobisazioa landu eta ikertzen du, eta jabetza intelektualaren inguruko ikastaroak ematen ditu.

'EiTB Kultura-Transit' saioak beste abeslari eta konpositore euskaldun baten lana ere ezagutuko du aste honetan: Libe abeslariaren Iheslari Handia disko berria. Roberto Mosoren aste honetako proposamen musikala da.

Amaitzeko, asteko zinema-estreinaldien berri emango du saioak, eta egun hauetan martxan dauden nazioarteko jaialdiak ere errepasatuko ditu: Gasteizko Antzerki Jaialdia, Latinoamerikako zinema eta kulturaren inguruan Biarritzen ospatzen ari den jaialdia, Bilboko Barrea eta Donostikluba.

'EiTB Kultura' ostegun honetan emitituko da ETB1en eta ETB2n, eta ostiralean berriro ere izango da ikusgai, 15:00etan, ETB1en.