Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Gaur, ETB1en eta ETB2n

'EiTB Kultura', Zinemaldiaz eta Ane Leuxi buruz, denboraldia hasteko

A.E.|EiTB

Irudi berria estreinatuko du, eta euskal sormenarekin eta kultur aktualitatearekin zerikusia duten edukiak izango ditu.

'EiTB Kultura-Transit' irudi berriarekin eta euskal sormenarekin eta kultur aktualitatearekin zerikusia duten eduki askorekin dator ETB1eko eta ETB2ko programaziora.

Lehen saio honetan, Zinemaldia izango dute gai nagusi eta tarte berezia eskainiko diote Kalebegiak proiektuari, euskal zinegileek Donostian egindako lanari, berau osatzen duten film laburren irudiak erakutsiz. Donostia 2016k babestutako proiektu honek Donostiaren 12 begirada erakutsiko ditu. Horiek guztiek film luzea osatuko dute, eta irailaren 21ean Anoetako Belodromoan izango dira ikusgai.

Horrez gain, Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatuko den Sipo phantasma, Koldo Almandozen lehen film luzea, eta atzera begirako tematikoari (The Act of Killing. Zinema eta indarkeria globala) ere jarriko diote arreta. Sail honetan, munduan jazotzen diren indarkeria egoeren erretratuak biltzen dira.

'EiTB Kultura'k, bestalde, Getxophoto jaialdiko hainbat erakusketaren irudiak eskainiko ditu bere lehen ataletan.

Sortzaileak atalean, denboraldi honetako lehen alean, Ane Leux abeslari, konpositore eta gitarra-jotzaileari buruz arituko dira. Bogotan hainbat urtetan egon ondoren, Euskal Herrira itzuli da bere lana erakutsi eta Kutxa Kultur Musikaren egonaldian parte hartzeko.

'EiTB Kultura-Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai, gauerdian, ETB1en eta ETB2n, eta ostiraletan, 18:30ean, ETB1en.

TB1en.