Publizitatea
Itxi

2017/06/08

00:00

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Kukai dantza konpainia protagonista, gaur, 'EiTB Kultura Transit' saioan

A.A. | EiTB

Aitor Oñederra zinemagilearekin ere izango dira.

  • Jon Maya, Kukai taldearen sarietako bat jasotzen Max Sarietan (Argazkia: EFE)

    Jon Maya, Kukai taldearen sarietako bat jasotzen Max Sarietan (Argazkia: EFE)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kukai konpainiak bizi duen momentu gozo eta sendoari erreparatuko dio gaur 'EiTB Kultura Transit' saioak. Jon Mayak zuzentzen duen taldeak 15 urte daramatza dantza ikuskizunak sortzen eta taularatzen. Bere azken obrak, Oskara ikuskizunak, hiru Max sari jaso ditu aste honetan.

Max sarien XX. gala astelehenean ospatu zen Valentzian. Zazpi izendapen zituen Kukai taldeak, eta azkenean hiru etxeratu zituen: dantza ikuskizunik onenarena, dantza talderik onenarena eta jantzien diseinurik onenarena.

'EiTB Kultura Transit' saioko lantaldea Jon Mayarekin eta konpainiako zenbait dantzarirekin bilduko da haien egoitzan, Errenteriako Niessen Gunean. Euren ibilbideaz, Oskara ikuskizunaz eta talde lanaz mintzatuko dira.

Sortzaileak atalean, Aitor Oñederra animazioan aditua den zinemagilearen ibilbidea errepasatuko dute. I said I would never talk about politics film luzearekin ezagutu genuen. Une honetan, animazioa eta fikzioa nahastuko dituen euskarazko lan bat ari da idazten. Gainera, Animadeba jaialdiaren sortzaileetako bat ere bada.

'EiTB Kultura Transit' gaur izango da ikusgai, 23:15ean ETB1en eta 00:45ean ETB2n. eitb.eus-en ere jarraitu dezakegu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;