Itxi

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

22:15ean, ETB1en eta online

Aitor lanik gabe geldituko da 'Eskamak Kentzen'en

A.A. | EiTB

Garbik eta Xolek, berriz, ikasten hasi beharko dute berriz, lan arriskuen prebentziorako titulua eskuratu ahal izateko.

1:13

Aitor, Nerearen senarra, lanik gabe geldituko da 'Eskamak Kentzen' telesailaren zortzigarren atalean. Bestetik, Garbik eta Xolek ikasten hasi beharko dute, lan arriskuen prebentziorako titulua atera behar dute eta.

Herriko udaltzain gisa aritu ostean, lanik gabe gelditu da Aitor, Nerearen senarra. Ondorioz, haurrak zaintzen eta etxeko lanetan aritu beharko du, emaztea konserba-lantegian lanean ari den bitartean. Baina ez da oso ondo konponduko zeregin horietan, ohitu gabe baitzegoen, eta Nerearen laguntza eskatuko du etengabe, baita hau lanean dagoenean ere.

Bestetik, Garbiñek lanean istripua izango du. Ondorioz, lantegiko bi neskak lan arriskuen prebertzioaren titulua atera behar dutela erabakiko du Itsasok. Xole eta Garbiñe dira aukeratuak, baina urteak daramatzate ezer ikasi gabe, eta ez da erraza izango. Ikasi ordez, txuletak egiteko prest ere azalduko dira bi eskabetxerak.

Azkenik, Itziarrek berriz ere telebistara itzultzeko aukera izango du. "El Conquistador del Fin del Mundo" saioko castingetara aurkeztu ondoren, lantxo bat baino gehiago aterako zaizkio. Nolako lanak ote dira?

'Eskamak Kentzen'en zortzigarren atala gaur izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en, 22:15etik aurrera.