Itsaso

Itsaso

Itsaso
Barbara Goenaga
Itsaso

Herrian jaio eta hazi bazen ere, kanpoan pasa ditu azken urteak Itsasok. Unibertsitate pribatu batean ikasi zuen, master bat egin zuen eta New Yorkeko enpresa batean lanean aritu izan da. Baina hankasartze baten ondorioz, milioiak galdu arazi zizkion enpresari, eta lanik eta senargairik gabe gelditu da.

Beraz, amaren etxera itzuli behar izan du eta kontserba-lantegian kontuak eramaten hasi da. Aspaldiko lagunak eta ezagunak, aspaldiko maitasun platonikoak... guzti horretara itzuli beharko du berriz ere, nahiz eta, hasiera batean behintzat, bere helburua kanpora lanera joatea izango den.