X-garbine-X

X-garbine-X

Garbiñe
Karmele Larrinaga
Garbiñe

Garbiñe Xoleren lagunik onena da. Txikitatik ezagutzen dute elkar eta ahizpak bezala bizi izan dira beti. Sekulako astakeriak esaten dizkiote elkarri baina banaezinak dira.

Garbiñe ezkongabea da. 50 urtetik gora ditu eta ia ez da gogoratzen noiz izan zuen azken senargaia. Lantegiko gazteei internet bidez gizonezkoak ezagutu daitezkeela entzun die eta kuriositatea piztu zaio.