Itxi

Etb Kantxa

Kirolak

Gaur ere pilotaz gozatzeko aukera izango da ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Lehenengo partidan Laso eta Larunbek Etxeberria eta Bikuñari egin beharko diete aurre, eta bigarrenea Urrutikoetxea eta Irribarriak Ezkurdia eta Aranguren hartu beharko dituzte mendean.

  • Ezkurdia eta Altuna pilotariak.

    Ezkurdia eta Altuna pilotariak. Argazkia: EFE.

Gaur, binakako bi partida izango dira ikusgai "ETB Kantxa" saioan.

Gaueko 22:30etatik aurrera, binakako bi partiden berri emango du "ETB Kantxa" telebista saioak. Partidak iluntzeko 20:30an jokatuko dira Ziordian, eta haien berri emango dute pare bat ordu beranduago Xabier Euzkitze eta Abel Barriolak. Bi norgehiagokoetan aurrena Bengoetxea VI eta Larunbek Etxeberria eta Ladis Galarzaren aurka jokatuko dutena izango da. Partida horren ostean, Urrutikoetxeak eta Irribarriak Ezkurdia eta Arangureni egin beharko diete aurre.

Ez galdu bi pilota partidak, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.