Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

CASTINGA

Martxan da "Go!azen 8.0"rako aktoreak bilatzeko castinga!

EITB Media

Hautagaiek bideo bat igo behar dute webgunera bere burua aurkeztuz eta abesten edo dantzatzen dakitela erakutsiz.

0:26
Go!azen

Euskal Telebista eta Pausoka ekoiztetxeak elkarrekin ekoizten duten 'Go!azen' telesailak aktore berriak behar ditu hurrengo denboraldirako. Udan grabatuko den 8.0 denboraldian parte hartuko dute aktore berri horiek, aurreko urteetako gazteekin batera. Bilaketa lanari ekiteko, casting bat abiatu dute.

Aktore lanetan aritu nahi duten 16 eta 24 urte arteko gazteei zuzendutako castinga izango da, eta interpretatzeko, abesteko eta dantzatzeko dituzten gaitasunak erakutsi beharko dituzte bertan.

Prozesu horretako lehen fasea Internet bidezko castinga da. Aktore izan nahi duten hautagaiek euren bideoa igorri beharko dute telesailaren webgunearen bidez. Telesailak eitb.eus-en duen Castinga atalean (eitb.eus/goazencasting) duzue prozesu horri buruzko informazio osoa (baldintzak eta lege oharrak barne), eta bideoak eta datuak bidaltzeko formulario bat jarri dute.

Nola igo zure bideoa?

Lehendabizi, formularioa bete, lege oharrak irakurri, onartu eta bideoa aukeratu zure gailuan. Ondoren, BIDEOA IGO botoiari eman, eta igotzeko prozesua hasiko da. Ehunekotan ikusiko duzu igoera zein puntutan dagoen; osorik (% 100) igotakoan amaituko da prozesua, eta "Eskerrik asko parte hartzeagatik" dioen mezu bat aterako da.

Bideoak AVI, MOV, MP4, FLV, MPEG, 3GP zein MKV formatuan bidal daitezke, eta ez dago iraupen mugarik. Hori bai, kontuan izan artxiboaren iraupenak, pisuak eta Interneteko konexioak eragina izango dutela bideoa igotzeko prozesuan. Horrez gain, horizontalean grabatu behar da. Arazoak baldin badituzu, jarri gurekin harremanetan goazenkastina@eitb.eus helbidean.

Hautagai bakoitzak bideo bat edo gehiago igo ditzake, euskaraz aktore lanak egiteko daukan gaitasuna erakusteko. Hautagaiak bere burua euskaraz aurkeztu, abestu eta dantzatu beharko du.

Bideoak jasotzeko epea martxoaren 25ean amaituko da.

Bideoak bidaltzen dituzten parte-hartzaileen artean profil egokiena izan dezaketenei soilik deituko zaie casting prozesuaren hurrengo faseetan parte hartzeko. Hainbat interpretazio proba egingo dira prozesu horretan, online zein aurrez aurre, aktore gisa arituko direnak aukeratu arte.