Unax

Aurten Basakabira joango den Unaxek ez du inolako antzekotasunik iazko mutil serio, triste eta zakar harekin: pozik dago, bere buruarengan konfiantza du eta jator eta baikor azalduko da.
Garai ilunak gainditu ondoren, musika berreskuratu du eta, gainera, Maddirekin maiteminduta dago. Bikote-gisa, elkarrekin, joango dira Basakabira.
Hain zuzen ere, diskoetxe batek eskatuta, Maddik eta biek abesti bat konposatzeko konpromisoa hartu dute.
Iñaki Mujika
Asteasuko aktore eta musikari gazteak egiten du Unaxen papera "Go!azen" telesailean. Interpretazioaz gainera, musika da bere pasio nagusia. Nera taldeko kidea da eta Musikenen egiten ditu goi-ikasketak.
Azken ataleko unerik onenak: Maddik Unaxekin abestu du Gazteako finalean
Elkarrekin abestu dute ''Barnetik'' kanta Unaxek eta Maddik Gazteako lehiaketan
7. ataleko unerik onenak: Diruagatik nahi du Garaziren zaintza Andonik
Hertzainak taldearen ''Ta zer ez da berdin'', Unaxek eta Maddik abestuta
Elkarrekin abestu dute ''Barnetik'' kanta Maddik eta Unaxek
Oharrak idatzi dizkiona Unax dela jakin du Maddik ''Go!azen''eko 5. atalean
Merina Gris taldearen ''Besteek zer'', Unaxen eta Iraiaren ahotsean
Liskar berri bat izan dute eta blai eginda amaitu dute Unaxek eta Maddik
Lehen ataleko unerik onenak: Ikasleek elkar ezagutu dute eta lehen arazoak hasi dira
Julen Castillo eta Iñaki Mujika, ''Go!azen 8.0''ko aktore berriak
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
