Maddi

Maddi

Maddi
Dánae Riaño
Maddi

Aldaketa handia izan du Maddik Basakabira lehen aldiz joan zenetik. Laugarren urtea izango da aurtengoa. Garai bateko neskatila txoriburuak baino segurtasun handiagoa dauka bere buruarengan eta askoz jatorragoa da.

Iaz Unax ezagutu zuen eta, hasieran oso gaizki konpontzen baziren ere, bikote izaten amaitu zuten uda. Musika da bientzako afizio nagusia, behar beharrezkoa duten elementu hori. Hain zuzen ere, aurreko udan "Barnetik" izeneko abestia sortzea lortu zuen Unaxen aholkuak jarraituz eta elkarrekin abestu zuten Gazteako lehiaketan.

Aurten biek batera diskoetxe batentzako abesti bat idazteko konpromisoa hartu dute. Basakabin dauden bitartean amaitu beharko dute.

Dánae Riaño

Irungo gazteak betetzen du Maddiren papera "Go!azen" telesailean. 2015ean "Kantugiro" musika saioan parte hartu ondoren, "BaGo!az" lehiaketan ezagutu genuen sakonago. Hain zuzen ere, hirugarren edizioko garailea izan zen Dánae eta horren ondorioz hasi zen "Go!azen" telesailean lanean.

Aktore izateaz gainera, musikaren bidetik joan nahi du. Hainbat musika tresna jotzen ditu: pianoa, gitarra, ukelelea eta baxua. Goi-ikasketak Musikenen egiten ari da.