Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Martxoaren 26an

Karmele Larrinaga eta Eriz Alberdi, 'Goenzale'ko hurrengo gonbidatuak

A.A.

Erredakzioa

'Goenkale'n Axun eta Sabinen paperak egiten dituzte Karmelek eta Erizek, baina ez daukate inolako zerikusirik euren pertsonaiekin. Benetan nolakoak diren ezagutu ahal izango dugu hurrengo asteartean.

  • Eriz Alberdi (Sabin) eta Karmele Larrinaga (Axun) | Goenkale

    Eriz Alberdi (Sabin) eta Karmele Larrinaga (Axun)

"Goenzale" saioko hurrengo gonbidatuak Karmele Larrinaga eta Eriz Alberdi izango dira, hau da, "Goenkale"ko Axun maltzurra eta haren iloba Sabin. Hurrengo asteartean, martxoaren 26an, ikusiko dugunez, bi aktoreek ez daukate inolako zerikusirik egiten dituzten pertsonaiekin eta bat baino gehiago harrituta geldituko da benetan nolakoak diren ikusita.

Hurrengo astean batek baino gehiagok hartuko du sorpresa Karmele eta Eriz nolakoak diren ikusita. Izan ere, "Goenkale"ko baserritarren antz handirik ez daukate. Axun hitz gutxiko emakumea, zakar xamarra eta maltzurra da telesailean; bere nebari sardea sartu eta hiltzeko gai ere izan da. Sabin berriz Axunen menpe bizi da eta asko kostatzen zaio hari aurre egitea.

Bi aktore hauek "Goenkale"n izan dituzten unerik indartsuenak ikusteaz gainera, jarraitzaileek ere izango dute aukera galderak egiteko. Betiko legez, webgunea, e-posta, Twitter eta Facebook erabili daitezke galderak egiteko.

Goenzaleek asteartero izaten dute zita Ugaitz Alegriak aurkezten duen saioarekin 23:15ean eitb.com-en eta ETB-3n.