Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Irailaren 29an hasiko da

'Gu ta Gutarrak' saio berria aurkeztuko du ETBk gaur

EITB

EITB

ETB1en irailaren 29an hasiko den saio berri honetan, herri eta giro ezberdinetako sei mutil eta sei neska aterpetxe batean asteburua elkarrekin igarotzen egongo dira.

  • Julen Telleria, saioko aurkezlea

    Julen Telleria, saioko aurkezlea

'Gu ta Gutarrak' ETB1eko saio berriaren aurkezpena egingo du gaur Euskal telebistak, EiTBren Donostiako egoitzan, Miramonen. 10:30etik 11:00etara entseguak nola egiten dituzten ikusi ahal izango da, eta 11:00etatik 11:30era argazkiak eta aurkezpena egingo da. Julen Telleria saioko aurkezleak, Maria Lopez New Mediako produktore eragileak eta Gorka Garcia ETBko Programa eta Arte zuzendariak parte hartuko dute aurkezpenean.

Julen Telleriaren eskutik, 'Gu ta Gutarrak' saioak Euskal Herriko kuadrilla jatorrena sortzea izango du helburu. Horretarako, sei neska eta sei mutil aterpetxe batera bidaliko dituzte asteburu bat elkarrekin pasatzera. Astelehenetik ostegunera bitartean, gure hamabi gutarrak platoan izango dira elkarbizitzaren inguruan gertatutako guztiaren berri ematen. Irailaren 29an hasiko da programa, ETB1en.