Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Kuxkuxean

Zer dago Naomi eta Txurruren artean?

I.A.

Zer-nolako harremana dute Txurruk eta Naomik? "Gu Ta Gutarrak" saioko lehen maitasun-istorioa hasten ari al da bien artean? Beraiek diotenez, lagunak dituzte komunean. Baina, zer dago beraien artean?

"Gu Ta Gutarrak" saioko lehen txutxu-mutxuak hasi dira. Badirudi Txurru eta Naomiren artean badagoela zerbait. Baina, zer?

Nekazaritza etxean lehen unetik elkarrekin hizketan hasi ziren, eta Leirek bota zien lehen ziplada: "Zuek zer, antisozialak ala sozialegiak?".

Naomiren ustez, Txurru jatorra da, eta, Txurruren ustez, Naomi jatorra, alaia eta oso ederra da, eta horrelako neskak behar omen dira, saltseroak, jokoa emateko.

Naomik ez du erabat baztertu egunen batean bikotea izango direnik, baina hori beraien arteko kontua dela esan du.

Txurruk dioenez, gazteak dira, eta ongi pasatzera eta lagunak egitera etorri dira "Gu Ta Gutarrak" saiora.

Txurru Gasteizen ikasten ari da, Naomi bertakoa da, eta lagunak dituzte komunean. Oraingoz lagun onak egin dira. Zer gertatuko da aurrerantzean? Ikusiko dugu!