Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Lehen musua

Enara eta Aitorren musua ikusi nahi?

I.A.

Aurretik ere bagenekien Enara eta Aitor bikotea direla, baina, gaurkoan, zuzenean eman dute musua ikusle guztien aurrean, beraien arteko harremana baieztatzeko asmoz.

Enarak eta Aitorrek "Gu Ta Gutarrak" saioko lehen bikotea osatzen dutela bagenekien, baita musukatu egin direla ere. Bien arteko harremana aurrera doa, eta horrela ikusi dugu aterpetxean egin zuten festa hawaiiarreko irudietan.

Enara podiumean dantzan aritu zen, eta Aitor hari begira-begira egon zen. Ondoren, Aitor dantzazale amorratua ere podiumera igo zen "hula-hula" dantza egitera. Enarari eskaini zion bere dantza.

Platoan, Julenek elkarren alboan esertzeko eskatu die gazteei, eta beste eskaera bat ere egin die: zuzenean lehen musua emateko. Enarak hasieran argi utzi du ez zuela denen aurrean Aitor musukatzeko asmorik. Halere, lotsak alde batera utzita, azkenean elkarri musu eman diote. Zein harreman polita!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista