Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Harreman polita

Enara eta Aitorren sekretua: musukatu egin dira!

I.A.

Bagenekien harreman berezia zegoela Enara eta Aitorren artean, baina gaur aitortu dutenez, pare bat aldiz joan dira elkarrekin afaltzera, eta musukatu egin dira.

"Gu Ta Gutarrak"eko Romeo eta Julieta, Brad Pitt eta Angelina Jolie, Maritxu eta Bartolo, hau da, Enara eta Aitorrek sekretu bat kontatu digute. Elkarrekin afaldu dute saiotik kanpo!

Elkarren arteko harremanaz hitz egiterakoan erabiltzen duten hizkera lotsatiaz, elkarrekin afaldu dutela aitortu digute. Enarak esan duenaren arabera, oso gustura ibili ziren, elkar ezagutzen ari dira.

Jatorra, bere adinerako heldua eta oso polita iruditzen zaio Enara Aitorri. Asko gustatzen zaio bere izaera, hori da gehien gustatzen zaiona, bere izateko modua.

Enara ere gustura dabil Aitorrekin, eta, esan digunez, bi aldiz afaldu dute elkarrekin: Aitorrek gonbidatu zuen lehen aldiz Enara afaltzera, eta plater konbinatua afaldu zuten. Bigarrenean hanburgesa afaldu zuten.

Musuak eta kamerarik gabeko afaria

Beraien gauzez hitz egiten ibili omen ziren afariotan, eta elkarri musu eman diotela aitortu dute. Afariotan musuak egon dira.

Julenek sorpresa bat eman die: Aiako Satxota sagardotegian bi lagunentzako afaria oparitu die Gipuzkoako Sagardogileen elkarteak. Gainera, kamerarik gabe izango da.