Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Sare sozialetan

Twitter sutan, 'Gutarrak'-en Aitor kanporatu zutenean

Aitorrek Janire salbatu zuen saioaren hasieran eta amaieran bera kaleratu zuten. Twitterren kanporatzearen aurkako pila bat txio idatzi zituzten jarraitzaileek.

  • Aitor, Janire salbatzea erabaki zuenean

    Aitor, Janire salbatzea erabaki zuenean

Sare sozialetan, Twitterren batik bat, mugimendu handia egon zen atzo, osteguna, Aitor Ormazabal 'Gu Ta Gutarrak' saiotik kanpora gelditu zela jakin zenean. Ordu erdi eskasean 200 txiotik gora bota ziren eta beste hainbat bertxio egin ziren.

'Gu ta Gutarrak' saioko jarraitzaileak emisioa dagoen bakoitzean, astelehenetik ostiralera, txioka ariatzen dira Twitterren; traola emisio ordu horretan erabilienetako bat izan ohi da askotan euskal tuiterlarien artean, umap.eu orriko joeren arabera. Eta halaxe izan zen atzo ere.

Aitor, Janire, Oskar eta Joseba ziren arriskuan zeuden laurak. Saioaren hasieran, Aitorrek bat salbatzeko aukera izan zuen eta Janire salbatzea erabaki zuen, bere burua salbatu beharrean. Erabaki horren ondorioz, saioko azken minutuetan Aitor bera gelditu zen kanpoan.

Aitorrek Janire salbatu zuen momentuan hasi zen jariorik handiena #gutagutarrak traolarekin. Asko eta asko ziren Aitor kanpoan ikusten zutenak eta erabaki txarra hartu izana leporatzen ziotenak:

-k adibidez honako hau idatzi zuen: "Aitor fastidieu inzu Janire salbetan,lehenengo zeure burue salbeu behar zendun". Eta antzerakok izan ziren mezu gehienak: "Aitor ezin da joan!!! "ze pena aitorrek janire salbatzea zelako pena ez jutea arghhh