Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

22:15etik aurrera

'Gu ta Gutarrak' saioaren final handia, gaur, ETB1en

Bi orduko gala berezi bat izango da, eta bertan final handira pasa diren hamar gutarrak eta azken hiru hilabeteotan lehiakideak izan diren gainontzeko gutar ohiak izango dira.

0:18

Txaloz, argazki kameren flashez inguratuta eta sinadurak eskatuz ongi etorria emango diete jarraitzaileek beren gutar-idoloei, ETBko Miramongo estudioetan. Limusina dotorean iritsiko dira finalistak telebistara, irrifartsu eta dotore jantzita, gau magiko eta hunkigarria bizitzeko prest.

Sorpresaz beteriko gau berezia izango da. Gutarren amona bihurtu den Kirina anderearen bisita izango dute, eta, halaber, gutarren senitarteek eta lagunek ere, sorpresak ematera etorriko dira platora. Ez dira faltako beren animoak eta agurren irudiak, gutar finalistak hunkitu eta malkotan jartzen lortuko dituztenak.

Gauari umorea Lajaio pertsonaiak jarriko dio, eta "A ze Banda" saioko irabazleak izan diren Twin Melody taldeak publikoa eta gutar guztiak, dantzan jarriko dituzte bere ikuskizunarekin.

Orain arte ETB1n ikusi ez den saio ikusgarria, hunkigarria eta emozioz beteriko gala prestatu dute astearterako, Errege egunerako. Final handira hamar lagun pasa badira ere, seik baino besterik ez dute lortuko Euskal Herriko Kuadrillarik Jatorrena osatzeko txartela. Halaber, orain arte gutar jatorrenaren txapela jantzi dutenen artean zein den gutar jatorrena ere jakingo dugu. Saioaren jarraitzaleek erabakiko dute nork merezi duen jatorren artean jatorrenen txapela jaztea, azken hilabete hauetan web atarian jasotako botoen bitartez.

Nork osatuko dut Euskal Herriko kuadrillarik jatorrena? Nork eskuratuko du jatorrenen artean gutar jatorrenaren txapela? Guztia errege eguneko gau magikoan.

Julen Telleriak aurkezten duen "Gu Ta Gutarrak" saioaren lehen aroaren finalean entretenimendua eta sorpresak ziurtatuta daude. Ez ezazu galdu, gaur, 22:15ean, ETB1en.