Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

GU TA GUTARRAK

Final handiko galtzaile nagusia izan ote zen Irantzu?

EITB

EITB

Irantzu kuadrilla jatorrenetik kanpo geratu zen final handian; izan ere, bai etxetik emandako botoetan bai gutarrek emandako puntuetan azkenen artean geratu da.

7:09

'Gu ta gutarrak' saioko lehen edizioa bukatzear da. Aitor, Oier, Olatz, Naomi, Txurru eta Enara dira edizio honetan Euskal Herriko kuadrillarik jatorrena osatu duten lagunak. Ikus-entzuleen esanetan, Naomi da gutar jatorrena. Aitzolek, Janirek, Leirek eta Irantzuk ez dute kuadrillarik jatorrenean izatea lortu, baina oso pozik daude saioan izandako bizipenekin, eta esperientzia positiboa izan dela esan dute.

Ajea igarota, lehiakide guztiek final handian gertatutakoaz hitz egin dute Julen Telleriarekin.

Orokorrean, Irantzu Berasaluze getariarra kuadrilla jatorrenetik kanpo geratzea izan da bai gutar gehienentzat eta bai kuxkuxero lanetan ibilitako Amaia eta Nakorrentzat finaleko konturik harrigarriena; izan ere, Irantzu ez da inoiz nominatuta egon eta faboritoen artean izan da beti. Hori dela eta, ez zuten espero jatorrenen kuadrillan ez sartzea.

Halaber, ikus-entzuleek etxetik emandako botoen artean ehuneko altuagoa izatea espero zuela onartu du Irantzuk (% 3,69). Dena den, getariarra oso pozik dago saioan egindako ibilbidearekin eta finalera iristeagatik.