Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu ta gutarrak

Urdinek ez dute Urbieta kuadrillan ikusten

L. A.

EITB

Talde urdineko kideek aho batez aukeratu dute Urbieta, eta, beraz, bera da arriskuan egongo den gutarra.

3:24

"Gu Ta Gutarrak" saioko kuadrilla urdinak lagun bat aukeratu behar izan du saioa uzteko, taldean ikusten ez duten laguna, alegia. Irantzu, gutarburu izanda, babestuta dago eta ezin izan du izendapenik jaso; Ager ere ez da arriskuan izan, jatorrena baita; beraz, Urbieta, Eneko eta Maiderren artean egon da kontua.

Ager: Urbieta

Urbieta: Maider

Maider: Urbieta

Eneko: Urbieta

Leire: Urbieta

Irantzu: Urbieta

Bost botorekin, Urbieta izan da talde urdinekoek arriskuan jarri duten kidea. Urbietak argi zuen bere izena aterako zela; izan ere, Morgan bi asteburu igaro ondoren, bere burua lekuz kanpo ikusten jarraitzen du oraindik ere.