Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

GU TA GUTARRAK

Aitor, arrosen gutarburu berria!

EITB

EITB

Oraingo denboraldian gutar ohi adituaren lanetan ibili izan da Aitor Ormazabal Billabonako pilotaria, baina hemendik aurrera Txurruk talde arrosean utzitako tokia beteko du, gutarburu berria izanik.

5:29

'Gu ta gutarrak'en aurreko saioan ikusi genuen bezala, Txurru talde arrosako gutarburuak saio utzi behar izan zuen. Txurruk irakasle izan nahi du eta bere etorkizun profesionalean aurrera egiteko, praktikak burutu behar zituela jakinarazi zien gutarrei. Hori dela eta, bere eserlekua hutsik geratu zen eta aurrerantzean beste gutar ohi batek beteko du toki hori. Gutar gehienek Aitor izatea nahi zuten eta halaxe izan da: Aitor izango da talde arrosako gutarburua!

Aitor poz-pozik eta gogotsu azaldu da eginkizun berri honekin. Dena dela, argi utzi du bera eta Txurru ezberdinak direla eta gutarburu bezala ere bakoitzak gauzak egiteko modu ezberdinak dituztela.

Denboraldi berri honetan Aitor gutar ohi adituaren lanetan aritu da, eta, honenbestez, orain berak libre utzitako eserleku hori beteko duen norbait behar dute gutarrek.  Nor izango da? Aurreko edizioko gutarren bat edo aurretik saioarekin zerikusirik izan ez duen pertsona bat?