Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

EiTB

Txurru gutarburuak saioa utzi behar izan du

EiTB

Saioak omenaldi berezia egin nahi izan dio, Morgan bizitako unerik onenak gogora ekarriz.

03:14

Une latza bizi dute gure gutarrek, Txurruk alde egin behar duela esan dienean. Gutarburuak irakaslea izan nahi du eta bere etorkizun profesionalean aurrera egiteko, praktikak burutu behar dituela jakinarazi die gutarrei.

5 hilabete igaro ditu Txurruk, modu batean edo bestean, 'Gu ta Gutarrak' saioko protagonistetako bat izaten. Saioko lehenengo edizioan gutar bezala azken programara arte iritsi zen gure mallabiarra eta, bigarren edizio honetan, gutarburu gisa ikusteko aukera izan dugu, taldearen koordinatzaile eta bozeramaile lanetan.

Saioak omenaldi berezia egin nahi izan dio Txurru gutarburuari, 5 hilabete hauetan bizi izan dituen unerik politenak bideo batean laburbilduz. Naomirekin maitemintzea, Aitorren adiskidetasuna eta gutarburu izatea izan dira 'Gu ta Gutarrak'en bizi izan dituen esperientzia aberasgarrienak.

Gutarrek hartutako erabakia ezagutzen zuten arren, penaz agurtu dute gutarburua. Aitorrek eta Irantzuk, lehenengo edizioko bi lagunek, negar-malko artean esan diote agur eta Amaia kuxkuxeroak ere, azkenean, mutil jatorra dela aitortu du.

Agur berezi honi amaiera ona emateko, saioak Naomi gonbidatu du. Arrosa-sorta batekin agertu da Txurruren neska-laguna eta praktikak Gasteizen egingo dituenez, batera egoteko denbora gehiago izango dutela jakinarazi digu bikoteak.