Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

GU TA GUTARRAK

Gutar jatorrena eta gutarburu hoberena hautatzeko azken eguna da gaur!

EITB

EITB

Leku, Leire, Ager, Beitia, Edurne, Eneko eta Iker lehiakideen artean aukeratuko dugu gutar jatorrena. Gainera, gutarburu hoberena ere hautatuko dugu: Txurru, Irantzu ala Aitor duzue gustukoen?

'Gu Ta Gutarrak' saioaren bigarren denboraldi hau azken txanpan sartu da, finalerako bidean, alegia. Euskal Herriko kuadrillarik jatorrena osatzen ari gara, eta, aurrekoarekin egin genuen bezala, oraingoan ere saiotik igaro diren lehiakideen artean gutar jatorrena zein den jakin nahi dugu. Irabazlea zazpi lehiakideetako bat izango da, orain arte jatorrenaren txapela jantzi duten lagunetako bat, alegia: Leku, Leire, Ager, Beitia, Edurne, Eneko edo Iker.

Denboraldi honetan, gainera, berrikuntza bat izan dugu. Izan ere, Txurru, Irantzu eta Aitor (Txurru ordezkatzeko sartu zen geroago) bi taldeetako kapitain edo gutarburu lanetan izan ditugu. Horregatik, hiru gutarburu hauen artean bere eginkizuna hoberen egin duena ere hautatuko dugu.

Bigarren denboraldiko final handian emango ditugu jakitera gutar jatorrenaren eta gutarburu hoberenaren izenak. Beraz, badakizue. Sar zaitezte 'Gu Ta Gutarrak' saioaren webgunera, eta aukera ezazue gutar jatorrena eta gutarburu hoberena! Gaur da bozkatzeko azken eguna!. Anima zaitezte!